III. Traductions littéraires
III.
Itzulpenak.
Egiazko izenaz Alexis Léger Saint Léger (Antilletako Guadalupan sortua 1887-an, Var departamenduko Giens-en hila 1975-an), diplomata eta Quai d’Orsay-ko Segeretari Orotako 1939-rano, orduan Alemanen Frantzian jartzeak Estatu-Batuetan egoitera bortxatu baitu gerla bururatu arteo, Saint John Perse-k, “XX-garren mendeko poeta handiena” L. Aragonen 1975-ko hitzen araura, Literaturako Nobel Saria ukana du 1970-ean bere poesiako lanarendako. 1907-an hasi eta bildumaz bilduma 1958-rano jarraiki zuen lan hortarik, euskal-irakurleak aurkituko du hemen hirur bildumen itzulpena: Laudorio (1910-1911), Antilletako haurzaroaren orhoitzapenetik sortua; Igaite (1924, “Saint John Perse” izenpetu duen lehenbizikoa), izenburua Xenophon ixtoriolari grekari harturik, “irabazte, igaite” erran-nahi bikunean, Orienteburuko egonaldi diplomatiko eta bidaietan hartu duen mundu urrunduen ezagutzari lotzen dena; Haize (1945), XX-garren mendeko erdigunea inharrosi duen hondamen izigarriaren oiharzun poetikoa. Goizik hautatu zuen “berset” moldean, ez hitz laxo ez neurtitz, Saint John Perse-en poesiak, haren aroko jakitate guziek hazten duten hiztegi ezin aberatsagoaren bidez, kantatu nahi ditu, estilo goran, herri eta mendetako muga hertsiak gaindituz, munduaren eta biziaren sendimendua eta ezagutza bere bete-betean.
Télécharger la traduction en PDF
PDF hartzeko klixka hemen
11- Saint-John PERSE : Laudorio. Igaite. Haizete.
Charles Baudelaire-ren Petits poèmes en prose (Le spleen de Paris)
télécharger la traduction en PDF
PDF hartzeko klixka hemen
6- Charles BAUDELAIRE : Poema xipiak laxoan
Jean-Jacques Rousseau-ren « Les rêveries du promeneur solitaire »
Jean-Baptiste Orpustan-ek euskarara itzuliak
Télécharger la traduction en PDF
PDF hartzeko klixka hemen
3- Jean-Jacques ROUSSEAU : Ibiltzale bakartuaren ametseriak
Télécharger le fichier PDF
PDF hartzeko klixka hemen
Dernière mise à jour 12 mars 2021
2- Hirur antzerki erdarazkoen itzulpen bilduma :
Marivaux, Giraudoux, Brecht.
Zaldia eta Pottoa
Zaldi on aita batek, alhargun, seme bakarra
Alhagia batean zuen hazten,
Han urak, lorek, itzalak baitzuten
Aldi batean eskaintzen behar zen ontasuna.
Gozatu nahiegiz, adinak baitu manatzen,
Pottoa zen egun oroz astorkiaz asea,
Ihaloska nahi nola belar, loren erdian,
Gurarik batere gabe mainuan,
Edo behar gaberik atsedena.
...
Lire la suite télécharger le fichier PDF
PDF hartzeko klixka hemen
4- Jean-Pierre CLARIS de FLORIAN : Alegiak
eta Alphonse DAUDET : Belaxko eiherazainaren segeretua
Traduction basque (navarro-labourdin littéraire) de L’Education Sentimentale
suivie d’une Postface en français du traducteur
Télécharger le fichier PDF
PDF hartzeko klixka hemen
5- Gustave FLAUBERT : Maitasunaren ikasten
7- Marcel PROUST : Aro galduaren bila
I : Zuanen etxe aldean
1- SAINT-SIMON : Versailles-ko gortean I (1695-1702)
8- Marcel PROUST : Aro galduaren bila
II : Guermantes-ko aldea
Marcel Proust-en «A la recherche du temps perdu» :
«Du coté de chez Swann»
Marcel Proust-en «A la recherche du temps perdu» :
«Le coté de Guemantes»
9- Marcel PROUST : Aro galduaren bila
III : Iheslea
10- Marcel PROUST : Aro galduaren bila
IV : Aro berredirena
Marcel Proust-en «A la recherche du temps perdu» :
«La fugitive»
Marcel Proust-en «A la recherche du temps perdu» :
«Le temps retrouvé»
"Combray (gaurregun "Illiers-Combray", Eure-et-loire), haurzaroaz orhoitzen den erraileak bere familia paristarrerekin, aitamak eta aitatxi-amatxiak, lanartetako egunak iragaiten zituen hiri ttipia, bere karrika, auzo, saldegiekin eta elizarekin, "Léonie izabaren" etxean, hau jadanik eri ohatua; eta hara Zuan, jaun aberats familiako ezaguna eta auzoa, ikustaldi egitera eta auhaltzera jiten, bakarrik beti, emaztea "Odette", ezkont-aitzinean andere arin izanik, ezpaita oraino jende "onesten" artean onhartua; gero luzaz eta xeheki erakutsia, nola Zuan-ek aurkitu zuen Odette "Verdurin" burjes dirudunen saloineko "multxo ttipian", maitatu eta, zorigaitzez, ezkondu, eta Gilberte hauen alaba aitamen etxeko baratzean ikusia lehenik, gero Parisen errailearen haurzaroko jostakide 'ta amore… Horra Aro galduaren bila Proust-en elhaberri handiko lehen liburu Zuanen etxe aldean, 1913-an agerr-arazi zuenaren gaia, gero hemen besta batez elizan agertzen den bertze aldera, Guermantes-ko-ra, XIX-garren mende azkeneko noblezia handira sartzea ukan baino lehen.
Combray-ko haurzaro ttipia urrundu da, gero tisanan busti bixkotxa zatiñoak errailearen gogoan iratzarri zuen orthoitzapena jarraiki, gaztaro lehenean Balbec-eko itsasaldetan iragan ziren udako egonaldiekin, nexkato gazte 'ta airosen erdian, eta amatxiren adixkide bati esker erraile gaztearendako hain xoragarri zen Guermantes izeneko jende handietan ezagutza egitea hasi ere, bigarren liburuan (Nexka gazte loratuen itzalean). Orai Combray-n urrundik ikusten zen noblezia zahar hori hor da: Paristar gaztearen aitamak Guermantes-ko hoteleko hegal batean jarri dira bere sehiekin, hetan lehen-lehena "Françoise" Combray-tik familiari jarraikia. Etxeko gora-beheren erdian, Champs-Elysées-etako jostaldiak Zuanen alaba Gilberte eta lagunekin, amatxiren eritasuna eta hiltzea, mediku handienak inguruan, huna adixkideak eta solasaldiak: Saint-Loup-ekin Doncières-ko kasernan, Bloch judu gaztearekin "Dreyfus afera" bete-betean. Hemen da "munduko komedia": arratsaldiak handi-mandien saloinetan, solasak, musikaldiak, antzokiak. Guziak beti irri egitera deramaten begi-beharri zorrotz batzuekin ikusiak eta entzunak.
Guermantes eta Verdurin-darren saloinetako bizia jarraiki da, jarraiki arratsaldiak, solasaldiak, atheraldiak, amore mota guziak (Sodome et Gomorrhe). Idazle behar gaztearen bizia ere, Balbec-eko nexka "loratuen" multxoko Albertine goxagarria etxera bildurik han, atheraldietan ere, hertsiki zainduz (La Prisonnière). Baina goiz batez "joan da", zaldizko ixtripuz hil dela jakinen da berantago. Horra Iheslea liburuaren gaia: iheslea itzul dadin behar denaren egitea lehenik, gero urriki, ohoitzapen, bekaizkerietako antsia guzien jokoa utzia denaren gogo-bihotzetan. Ahazpenak bere lana badagi alta, agertzen denean berriz lehenagoko Gilberte, Zuan zenduaren alaba urrundik maitatua, orai "Forcheville-ko Andereño" izanik eta Saint-Loup-eko markesarekin ezkondurik, Guermantes-tarren mundura heldua.
Liburua erosteko klixka
Acheter la version brochée
sur le site de l’éditeur
Couverture en quadrichromie
pelliculage brillant avec rabat
Interieur Offset 110g 512 pages
ISBN : 978-2-9541377-5-9
Editions ZTK liburuak
collection Haritzeta Cliquez ici
Liburua erosteko klixka
Acheter la version brochée
sur le site de l’éditeur
Couverture en quadrichromie
pelliculage brillant avec rabat
Interieur Offset 110g 280 pages
ISBN : 979-10-93099-03-3
Editions ZTK liburuak
collection Haritzeta Cliquez ici
Liburua erosteko klixka
Acheter la version brochée
sur le site de l’éditeur
Couverture en quadrichromie
pelliculage brillant avec rabat
Interieur Offset 110g 400 pages
ISBN : 978-2-9541377-2-8
Editions ZTK liburuak
collection Haritzeta Cliquez ici
Liburua erosteko klixka
Acheter la version brochée
sur le site de l’éditeur
Couverture en quadrichromie
pelliculage brillant avec rabat
Interieur Offset 110g 336 pages
ISBN : 979-10-93099-14-9
Editions ZTK liburuak
collection Haritzeta Cliquez ici
Parisen ala Combray-n iragan den haurzarotik landa, Balbec-en, Verdurin eta Guermantes-tarren saloinetan, solasetan, bidaietan galdu den aroa, idazlanetan hasi orde, noiz eta nola da berredirenen? Proust-ek bere lan handiko azken liburua aitzinetik asmatua bazuen eta gehienean egina, behar ukan zuen hala ere, Presunera-z, Iheslea-z aberastu ondoan, biziko azken egunetarano zuzendu, emendatu. Irakurleak lotura horiek senditzen ditu azken liburuan.
Gerla da orai, 14-18-ko "handi" hura, Parisera hurbildua, han ikusten, entzuten: gauak argirik gabe, airekoak zeruan, bombak lehertzen, eta gerlariak permisonez, Saint-Loup bezala, guduan hil baino lehen, Gilberte "Zuan" izana, Odette amaren bigarren ezkontzaz "de Forcheville", alhargun utziz. Aldi berean Paristarrak, "gibelean" geldituak, badoaz bere egitekoetara, atseginetara ere 'ta bestetara, Charlus zahartua hetan. Gerla ondoan, eritetxe batean urteak ereman ondoan "Marcel" Parisera itzulia denean eta Guermantes prinzesaren hotelera gomitatua, mundu berri bat du aurkitzen: bizirik geldituak ezin ezagunak, prinzesa bera lehenagoko Verdurin andere burjesa bigarren ezkontzaz eta aberastasunez Guermantes bilakatua, bi "aldeak" orai osoki nahasiak, iragan aroaren lana. Lauza batean behaztopatzea aski izan da bapatez orhoitzapenetako athearen idekitzeko, "aro galduaren berredireiteko": biziko egia zer den ikasi ondoan hori erakustera emanen duen liburuaren asmatzen hasteko ordu da.
Ouvrage paru aux éditions ATLANTICA
Ouvrage paru aux éditions ABACUS
Ouvrage paru aux éditions ATLANTICA
Ouvrage paru aux éditions MAIATZ
Eneko Ezponda ("Enecot Desponde"), lege gizon, erret-prokuradore, goizik kalbinixta, Juana Labrit erreginaren segeretari alhargundu eta haren "Catherine d'Ohix" bigarren emaztearen azken haurra zen "Jean de Sponde": Johannes Spondanus Maulonensis Vasco, berak Bale-ko unibersitatean eman zuen izen latinduan. Berriz alargundurik Eneko, orotara 12 haurren aita, "Saubade" Hoztakoarekin ezkontzen da, eta hortik sortzen "Johannes"-en anaia-erdia, Henri de Sponde Pamiers-ko apezpiku izana. "Ezponda" deitura, erdaldurik "Esponde" edo "Sponde", lehenagoko Ezponda UÅNndüreneko aitoretxetik zuketen. Erreginaren manuz ikaskuntzak Ortesen, Laskorren "Biarnoko kolegioan", gero Balen (Suizan) eginik, theologian, grekan, filosofian (bereziki « platonixma »), latinera Homere itzulirik, Ezpondak emaiten ditu lehenik Pascal de l'Estocart musikari aiphatu eta aidixkideari eskaini hamalaurkun batzu (1581-1583), gero ezkontzeko bezperan (1588) maitasunaz 26 hamalaurkun bera hil ondoan Erruanen agertuak (1597), eta zenbait « kantu ». Urte beretan ontzen dituen Poema girixtinoak eta hautan Herioaz bersu eta hamalaurkunak (1588) Nabarrako eta 1589-an Frantziakoa izango den erregeri eskaintzen dauzko. Utzi dituen bertze idazlan handietan, neurthitz ala hitz laxo, bada Hesiode-ren Lan eta Egun-en itzulpen latina.
PDF hartzeko klixka hemen
12- EZPONDA (Jean de Sponde) - 1557-1595 - euskal-neurthitzetan
Poésies de Jean de Sponde traduites en vers basques
Les célèbres Quatre Saisons (Le quattro stagioni) d'Antonio Vivaldi (1678-1741) constituent un cycle à part entière, contenu dans le recueil de l’opus 8 Il cimento dell'armonia e dell'invenzione, édité en 1725 à Amsterdam par Michel Le Cène. Ces concertos pour violon et orchestre n°1 à 4 sont descriptifs, usant de nombreux effets tendant à imiter le champ des oiseaux, le murmure du vent ou de l'onde, les aboiements d'un chien ou encore le son de la musette.
Dès l'origine, ces concertos furent accompagnés de quatre sonnets attribués à Vivaldi que nous livrons ici traduits en euskara. Ils permettent une lecture plus compréhensible de l'œuvre, mouvement par mouvement.
PDF hartzeko klixka hemen
13- Antonio VIVALDI : 4 urtaroak
Sonnets «les 4 saisons» traduits en vers basques
Ouvrage paru aux éditions IZPEGI
« Aeneatarren ama, gizonen eta jainkoen atsegina,
Benuz hazlea, zeruetan ibiltzen diren ikurren azpian
Untziekin itsasoa 'ta lur udarez emankorrak dituzuna
Hedatzen, zutarik eginak baitira mota bizidun guziak
Et(a) agerturik iguzkiaren argiak ikusten baitituzte;
Zure gatik, Jainkosa, haizek ihes dagite, zeruan hedoiek,
Eta zirenean ethortzen Lur antzedun eztiak dauzkitzu
Lore goxagarriak eskaintzen, irri dagitzut(e) itsas-zabalek
Eta zerua da dirdaran orotan ixuria den argiaz balakatua.
Ezen udalehen eguneko aurpegia zabaldu denean
Eta haize xuriaren hats ernatzalea bizkorturik jeiki
Bertan zu, jainkosa 'ta zur' ethortzea aireko hegaztinek
Iragartzen dituzte duzun indarraz inharrosirik bihotza.
PDF hartzeko klixka hemen
Dernière mise à jour 5 novembre 2020
14- Titus Lucretius Carus : Naturaz
Lucrèce : De la nature